Katalogoa | Harremana    

ASTIKAR, S.A. 1992an sortu zen eta era guztietako ibilgailuen karrozieriak eraikitzeaz, konpontzeaz zein muntatzeaz arduratzen den enpresa da.

Pasaiako Portuko industrialdean dauden lantegi batzuetan hasi zuen bere ibilbidea baina hobetzeko beharra eta ekipamenduen hedapena zirela eta, gaur egun Astigarragako Bidebitarte industriagunean duen 1000 m2-ko azalerako pabiloira lekuz aldatu zen enpresa 1998an.

Geroztik, Gipuzkoako sektoreko ekipamendu modernoenak ditu: 16 metroko margo kabina, 2 zubi-garabi, tolestatzeko makinak, ebakitzaileak, aluminiozko makina soldatzaileak, herdoilgaitzak, etab.

Hasiera batean, ASTIKAR, S.A.-k Donostialdea eskualdeko ibilgailu industrialen karrozeria eta konponketa lanak egiten zituen, baina urteetan zehar erakutsitako esperientziak eta kalitateak merkatua probintzia osoan zein nazio mailan zabaltzea ahalbidetu du.

Nazio mailako merkatuan izen handiko markekin lan egiten da, besteak beste, "FCC., S.A." eta "TRAGSA, S.A.", zeinek gure eraikitze eta muntatze zerbitzuak erabiltzen dituzten beraien ibilgailu-flota nazionalean, bai karrozeria berezien eraikuntzarako eta bai mota guztietako ekipamendu eta makineriaren muntaiarako ere. Gauzak horrela, aipatutako enpresen edozein basek dituen beharrak ASTIKAR, S.A.-tik erantzuten dira.

Probintzia mailan, ASTIKAR, S.A.-k Errepideko Salbamendu-ibilgailuak egiteaz gain Gipuzkoako Foru Aldundiko Suhiltzaile Zerbitzuko ibilgailu-flota guztiaren mantenuaz arduratzen da. Horrek guztiak berehalako zerbitzua dakar, kalitatezkoa eta iraunkorra. Era berean, garrantzia handiko beste bezero bat Donostiako Tranbia Konpainia da. Beraiei bakarrik egiten dizkiegu 100 ibilgailu baino gehiagoko flotaren pintura eta karrozeriaren mantentze-lanak.

Gainerako bezeroak gure espezializazioa, hurbiltasuna, kalitatea eta eskainitako arreta baloratzen dituzten inguruko enpresak eta partikularrak dira. ASTIKAR, S.A.-k, gainera, bezeroari probintziako edozein lekutan arreta eskaintzeko Laguntza Teknikoko zerbitzua du, ezinbestekoa garraio sektorean.

Halaber, esperientziak erakutsi digu gure bezeroei eskaini diezaiekegun zerbitzurik hoberena ongi burututako lana dela.

- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -

ASTIKAR, S.A. 2003an sortutako "TXIMELA ENPRESA TALDEA, S.L."-ren kide da, izan ere, beharrezko ikusi zuten ordura arte jabetza, kultura eta zuzendaritza estilo bakarra zuten enpresak talde bakar batean batzea.

ASTIGARRAGAN kokatuta, bere egiteko nagusia taldeko enpresen kudeaketa eta funtzio administratiboak zentralizatzea da: giza baliabideak, marketing-a, kalitatea… Honek guztiak koordinazio hobea ahalbidetzen du eta taldeari tresna egokiak ematen dizkio norabide bakar batera bideratzeko: sektoreko hazkunde eta nagustiasuna.