Makina alokatu baino lehen, gure profesionalak zure zerbitzura daude obra bisitatzeko eta egin beharreko lanerako ekipamendu egokiena aukeratzen laguntzeko.
Ondoren, aukeratutako makina eskura emango zaizu bere erabilera egokirako argibideak, Erabilera eta Mantenurako eskuliburua eta erabilgarri izan daitezken informazio osagarriak emanez.
Osagarri bezala, eskuragarri dituzu makina bakoitzaren prestazio tekniko, ezaugarri eta aholkuak biltzen dituen Erabilera Fitxak.


Tailer-autoz hornitutako esperientzia duten mekanikariek, bereizten gaituzten bizkortasun eta kalitatearekin tokian bertan erantzungo die zure zerbitzu-beharrei.
NAHITAEZKO ETA AUKERAKOAK
Gure ibilgailuen ataleko unitate guztiek, obligazio-harpidetza dutenek, zirkulazio- gertaerentzako hirugarrenentzako erantzukizun zibileko aseguru poliza daukate, 2001//01/12 datako 7/2001 ED-ri jarraituz eta Baldintza Orokorreko, 10. artikuluko, 10.1 atalean zehaztuta dauden baldintzen arabera.Baldintza Orokorrak.
Gainera, Tximelak kalte propioak edo alokatutako makineriak lapurreta jasaten duenerako (aukerakoa) aseguru-formula bat eskaintzen du ondorengo baldintzapean:
10. Artikuluko 10.2 atalean aipatutako baldintza eta estalduretan Baldintza Orokorrak.

Tximelak makina-eragileak ditu, alogeran dauden unitateei gehienezko etekina ateratzeko modukoak. Makinen segurtasun eta erabilera zehazten duten fitxak ere eska ditzakezu.
Gure lanerako ekipoen gama zabaldu eta etengabe berritu egiten da munduko lehenengo makineria-markekin soilik, berrikuntza eta eraginkortasun hoberenak eskainiz.

